Aurtengoan ere Lekeitioko Azkue ikastolarekin elkarlanean udalekuak antolatu ditugu. Lekeitioko egonaldian, ekintza ugari burutuko ditugu: Surf, Coastering, eskalada, espeleologia (hastapena), gymkana, Stand up paddle… guztiak Bizkaiko kostaldeko herri euskaldunean, hondartza, itsasoa eta mendiaz gozatzeko leku paregabean.
DATAK
-Uztailaren 24tik 30ra (8-12urte)
-Abuztuaren 1etik 7ra (12-14 urte)
-Abuztuaren 8tik 14ra (8-12 urte)
IZEN-EMATEA
Izena emateko ondorengo galdetegia bete beharko duzue eta horrekin batera, aurrerapen moduan 100€ko ordainketa egin BVA ES4001820059670201553701 kontu korrontean.
Ordainketa egiterakoan kontzeptu moduan umearen izena abizenak eta parte hartuko duen txanda agertu beharko da. Ordainketaren ziurtagiria leaktibai@gmail.com helbidera bidali beharko duzue.
Izena emandakoan emaila bidaliko dizuegu udalekuei buruzko zehaztasun guztiekin.
Plaza mugatuak izango dira eta betetzean txandak itxiko egingo dira.
Aste osoko egonaldia ekintza guztiak, otorduak eta egonaldia barne.
Aurten ere, beti bezala Karraspioko hondartzan batuko gara Astelehenetik ostiralerako plangintza berezi batekin!
Surf, eskalada, Stand Up paddle, Espeleologia, Coasteering, Tailerrak, Arku tiroa, Mendi ibilbideak, Orientazioa eta asko gehiago!
DATAK
2023ko Ekainaren 26tik Abuztuaren 4ra
Astelehenetik- Ostiralera
10:00 / 14:00
IZEN-EMATEA
Izena emateko ondorengo galdetegia bete beharko duzue.
Izena emateko epea ekainaren 20an bukatuko da, plaza mugatuak izango dira eta betetzean txandak itxiko egingo dira.
Astebeteko egonaldia
Bigarren astea
Famili bereko bigarren kideari %20 deskontua