STAND UP PADDLE-a

STAND UP PADDLE-a

Leaktibaitik kirol zoragarri eta erlaxagarri honetan murgiltzeko erraztasunak emango dizkizugu Lekeitioko erriatik eta badiatik zehar.

 

Deskonektatu egunerokotasunetik kirol eder honetaz gozatzen duzun bitartean, gure txango gidatuekin zein materiala zuk zeuk alokatuz. Heldu ezkutatuta dauden txokoetara, bide eta modu desberdinak irakatsiko dizkizugu kirol honetan barneratzeko.

 

Bi aukera dituzue: alokairuan hartzea edo gida betkin bisita kulturala egitea, hala nola… ilunabarra ikustera joatea, ontziolak ikustea…

 

Ikastaroak:

Banakako ikastaro solteak ematen ditugu kirol hau modu seguru eta eraginkor baten egiteko asmotan, ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko iraupena dauka, non, denbora guztian begirale batekin egongo zaren amaitzerako orduan konfidantza osoz bukatzeko.

Bisita gidatu eta kulturalak:

Leaktribaitik, ibilbide ezberdinak eskeintzen dizkizuegu, gure begiraleak zurekin joango dira inguruan ditugun altxor eta berezitazun guztiak ezagutarazten.

Ontziolak, errotak, jauregiak, sentzumenak aktibatu eta utzi zaitez naturan murgiltzen kirol berezi zein polit honekin!

Gehitu snorkela zure ekintzari eta gozatu ur azpiak uzten dizkigun ikuspenekin!

 

 

Zer dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintza burutzeko beharrezkoa den tituludun gida
  • Material tekniko homologatua (kolektiboa zein indibiduala)
  • Botikina
  • Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua
  • Ostatua eta jatorduak (behar izanez gero)

Zer ez dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintzara arteko garraioa
  • Ura
  • Prezioaren barnean sartzen ez den guztia

Prezioa: Kontsultatu

Iraupena: Aukeratutako ekintzaren eta taldearen arabera
Gutxieneko adina: 8 urte
Gutxieneko taldea: Kontsultatu
Gehienez ekintza burutu dezaketen pertsona kopurua: Kontsultatu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies