Ikastaroak

Leaktibaitik ikastaro desberdinak eskeintzen ditugu, mailaka sailkatuta, behar duzun formazio guztia har dezazun kirol desberdinetan, ondoren kirolak modu autonomo eta seguruan praktikatu ditzazun.

 

Gozatu eskeintzen ditugun aukera ezberdinetaz, guztiak natura eremuan eginez, eta murgildu kirol desberdinetan ekipo kualifikatu baten eskutik. Nozio basikoak ikasteaz gain, kirol horretaz gozatzeko jakin beharreko guztia irakatsiko dizute.

Galdetu lasai ikastaroengatik, eta eskatu informazioa esperientziaz gozatzeko.

 

Beharrizanen arabera antolatzen ditugu ikastaroak, oinarrizko ikastaro batetik perfekzionamenduko ikastarora arte, non ikastaro guztietan zehar zure teknika hobetuko duzun kiroletaz topera gozatzeko.

 

IKASTAROAK (Hiru maila: Hastapenak, Aurreratua, Perfekzionamendua):
  • Eskalada
  • Orientazioa
  • Surf-a
  • Alpinismoa
  • Arroil jaitsiera
  • Mendiko eskia

Zer dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintza burutzeko beharrezkoa den tituludun gida
  • Material tekniko homologatua (kolektiboa zein indibiduala)
  • Botikina
  • Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua
  • Ostatua eta jatorduak (behar izanez gero)

Zer ez dago prezioaren barruan?

 

  • Ekintzara arteko garraioa
  • Ura
  • Prezioaren barnean sartzen ez den guztia

Prezioa: Kontsultatu

Iraupena: Ekitaldiaren arabera
Gutxieneko adina: 10 urte
Gutxieneko taldea: Kontsultatu
Gehienez ekintza burutu dezaketen pertsona kopurua: Kontsultatu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies