Gozatu ezazu abenturaz eta emozioz beteriko jardunaldi batez lagun artean. Ingurune naturalean zauden bitartean, gure ekintzekin ongi pasatzeko aukera bat eskaintzen dizugu. Zirkuituak adin guztietara moldatzen ditugu.
Ekintzak: Herri kirolak, arku tiroa, oztopoak gainditzea, oreka jokoak, multiabentura, jumareatzea, rokodromoa, orientazioa…
Iraupena: Lanaldi-Erdia edo Jardunaldi Osoa | Gutxieneko adina: 8 urte
Prest al zaude dibertsioz betetako ekintza honetarako? Bi talde, 10 proba baino gehiago eta barrez lehertzeko milaka arrazoi.
Ezkon aurreko agurrak, jaiak, enpresa ekitaldiak… gure Gymkana edozein motatako ekintzetara egokitzen da. Hiru ordutan ez diozu barrez lehertzeari utziko, jolasen bidez ikasi eta gozatzen dugun artean. Ez da beharrezkoa kirolaria izatea, beharrizan desberdinetara egokituko baikara. Zuen dibertsioa da gure lehentasunezko helburua.
Gure urteetako esperientziak jarduera aktibo eta dinamikoa burutzera eraman gaitu, inor atzean utzi gabe. Gozatu, eta batez ere dibertitu zaitez!
Ez da beharrezkoa espazio egoki bat, edozein egoeratara moldatzen baikara.
1, 2, 3… uretaraaaa!!!! Freskatu zaitez jarduera dinamiko eta dibertigarri batetaz gozatzen duzun bitartean. Momentu baten ere ez gara geldi egongo eta jolas zoragarriak egingo ditugu ingurune ederrenean. Ezertaz arduratu ez zaitezen, utz ezazu gure Esku ekintzaren antolaketa guztia eta goza ezazu esperietziaz. Probak dinamikoak eta talde bakoitzera egokituak (pertsonalizatuak) dira.
Stand up paddle, kooperazioa eta talde lana dira ur-gymkana honetako zati ezberdinen parte. Jar zaitez proban, eta goza ezazu!
Galdetu lasai eta informazio gehiago erraztuko dizugu. Zatoz, ongi pasatuko dugu eta!
Imaginazioa, sokak, tirolinak… Gymkanen gymkana honetan abentura eta dibertsioa dira nagusi. Kooperazioa eskatzen duten proba fisikoak izango ditugu, non edozertarako prest egon beharko garen, izan ere jarduerak irauten dituen 3 orduetan ezingo gara despistatu une batez ere!
Igotzeko tirolinak, uretako lasterketak, soka bidezko igoerak… Ekintzaz gozatuko dugu eskakizun haundiko proba dinamiko hauekin.
Ez utzi ihes egiten aukera honi, eta sentitu asebeteta gure proba bereziei esker.