Arroilak, ur-jauziak, txirristak, rapela… dena nahasten da ospea hartzen doan ekintza honetan. Bertan ikuspegi apartez eta ur gardenez gozatzeko aukera izango duzu.Harrietatik igo, salto egin, igeri egin, irristatu eta dibertitu zaitez abenturaz eta emozioz beteriko jarduera honetan. Gure ekintza guztiak zure behar izanetara egokitzen ditugu beste ezerri garrantzirik eman gabe.
Gure tituludun begiraleak zurekin egongo dira denbora osoan abenturaz era seguru eta dibertigarri batean gozatzeko helburuarekin, non kezkak albo batera utzita benetako inguruan ditugun paisai ederrenekin gozatuko dugun.
Saturio arroila(Elgoibar, Gipuzkoa): Arroil familiarra hastapena
Aguake arroila(Antoñana, Araba): hastapena
Sintxita arroila (Orozko, Bizkaia): Aurreratua (Nivel III)
La Leze arroila(Araia,Araba): Aurreratua (Nivel III)
Artazul / Lizebar arroilak (Arteta, Nafarroa): Aurreratua (Nivel IV).
Sierra de Guara: (Formiga, gorgonchon,Mascun, Vero, Peonera, Basender,Oscuros del balcerd, palomeras del flumen, fornocal…)
Sorrosal, Carpin, gorgol, boca del infierno.
Iraupena: Lanaldi-Erdia | Gutxieneko adina: 12 urte
Gozatu kirol zoragarri honetaz gogokoen duzun jendearekin, betirako gogoan izango duzun esperientzia biziz. Toboganak, kaskadak, eta batez ere natura bere izate basatienean! Abentura paregabea bizi izateko nahasketa onena!
Ekintzarako soilik egoera onean dauden kaleko kirol oinetakoak eta ekintza egin eta geroko aldatzeko arropak beharko dituzu, beste guztiaz gu arduratuko gara!
Elgoibarren geratuko gara, eta handik ekintza burutuko den arroilera joango gara (5 minutura dago), ondoren handik ekintza hasiko dugun tokira hurbiltzeko, guztira 20 minituko bidea eginez.
*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia
Amurrio eta Urduña arteko Bizkaiako zonalde ezezagun honek paisai zoragarriez gain arroil ederrak ditu gozatzeko. Hemen kokatzen da jaitsiera eder hau, barnean 6 rapelekin, arroil jaitsieren mundu zoragarri honetan hasteko egokia izanik. Gure gidek rapel progresibo hauetan aurrera egiten lagunduko dizute, azkenik 20 metrotako rapel izugarri bat jeitsiz, egunari bukaera ezinhobea emateko.
4 orduko jarduera honetan, 40 minutuz gozatuko dugu paisai zoragarriez, ondoren jeitsiera ahaztezin batekin ekintzari bukaera emanaz.
Amurrion geratuko gara, handik ekintza hasiko den tokira joateko (15 minutura).
Ekintzarako soilik egoera onean dauden kaleko kirol oinetakoak eta ekinta egin eta geroko aldatzeko arropak beharko dituzu, beste guztiaz gu arduratuko gara!
*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia
Gorbeia eta bere inguruek osatzen dute Euskal Herriko parke naturalik ikusgarriena. Bertan kokatzen dira Bizkaiako jeitsiera ederrenak, Sintxitakoa euretako bat izanik; Bederatzi rapel ditu jeitsiera honek, (30 metrotakoa da luzeena). Abenturazaleentzako ikusgarria den jarduera aurki dezakegu kainoiz inguratutako (eta pirineoetako eremuari inolako inbidiarik izan behar ez dion) zonalde honetan.
Presta zaitez Euskal Herriko jeitsiera onenetako baten esperientzia bizi izateko, gure gida titulatuen eskutik. Momentu oro izango duzu beraien laguntza, horrela jeitsiera gozagarriagoa eta errazagoa izanez.
Zatoz eta goza ezazu naturaz Leaktibairen eskutik!
Ekintza hau burutzeko soilik aldatzeko arropa eta jeitsieran erabiliko ditugun kaleko kirol oinetako egokiak ekarri beharko dituzu, gainontzekoaz gu arduratuko gara!
Orozkon geratuko gara, hortik arroil hasierara hurbiltzeko (autoa beharrezkoa da) eta ondoren oinez handik 15 minutura kokatzen den eremura joango gara, ekintzari hasiera emateko.
*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia
Euskal Herriko jeitsiera ederrenetako bat izanik, La Leze arroilak ez du aurkezpenik behar. Europako leize-kainoi bakarrenetakoa izanik merezi du bertara hurbiltzeak (ordu bateko bidea da). Jeitsiera aparta da! Ilunetan kokaturiko rapelak, toboganak, eta bukatzeko leizetik irteera zoragarri bat jarduera bakar eta ahaztezina bihurtzeko!
Jantzi ausardiaz, eta gozatu Leaktibairen eskutik jeitsiera eder hau, non gure energia erabiliz asebeteta sentituko garen paisaia zoragarri honi esker. Tokia Euskal Herriko eremu berezi batean kokatzen da, Europako leize-kainoi bakarrenetakoa izanik.
Egoera fisiko onean egotea eta oinez ibiltzera ohitua egotea gomendatzen da jarduera honetaz gozatzeko.
Ekintza hau burutzeko soilik aldatzeko arropa eta jeitsieran erabiliko ditugun kaleko kirol oinetako egokiak ekarri beharko dituzu, gainontzekoaz gu arduratuko gara!
*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia
Arroil jaitsiera on baten bila bazabiltza, Artazul da behar duzuna. Jeitsiera honek denetik dauka: jauziak, toboganak, rapel estetikoak, eta bukatzeko 50 metrotako rapel bat, ausartenek burututako ekintzari behar den bezalako amaiera zoragarria emateko.
Goza ezazu esperientziaz Leaktibairen eskutik. Prestatu, arnasa hartu eta utzi gure gidei laguntzen jeitsiera estatal onenetako bat gozatzeko, izan ere ekintza egin ostean ez duzu abentura hau erraz ahaztuko!
Irurtzunen geratuko gara ekintza egingo den tokira hurbiltzeko (20 minutu kotxez, beraz autoa beharrezkoa da) eta Artetako haztegia den toki zoragarrira hurbilduko gara eta han jantzi egingo gara, ondoren 5 minutuz oinez egin ondoren ekintza hasiko dugun tokira joateko.
Ekintza hau burutzeko soilik aldatzeko arropa eta jeitsieran erabiliko ditugun kaleko kirol oinetako egokiak ekarri beharko dituzu, gainontzekoaz gu arduratuko gara!
*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia
Leaktibaitik Pirinioetako eta Guara mendilerroko jeitsiera ederrenak eskeintzen ditugu, egunerokotasunetik modu aktiboenean deskonektatzeko aukera emanez, jaitsiera ederrenak eginez. Zure beharizanetara egokitzen gara arroil onena aukeratzeko, familian, bikotean edo lagunekin egiteko. Ez utzi aukera honi ihes egiten, eta goza ezazu abenturaz modu seguru eta profesionalenean.
PIRINEOETAN:
GUARA MENDILERROAN
*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia
Leaktibaik eta Casa Ciprianok elkarlanean egindako lana da hau, horrela Asturias eta Kantabriako zonaldeko jeitsiera onenak zure esku jartzeko. Egun bakarreko zein egun bat baino gehiagoko ekintzen artean aukeratu ahal izango duzu, ostatu hartzeko aukera barne izanik. Ekintzetan, txoko zoragarriak ezagutuko ditugu Kantabriako landa eremu ederrenetik Picos de Europako parke nazionalera arte, non bertako bista zoragarriek eta haran amaigabeek aho bete hortz utziko gaituzten.
Goza ezazu txoko zoragarrienekin talde profesional baten eskutik, modu seguruenean!
Arroilak Kantabrian:
Arroilak Asturiasen:
*7 pertsonatik gorako taldeetan beherapen berezia