Leaktibain urteak daramatzagu surfean espezializatzen, gainera Lea Artibain kokatutako enpresa bakarra gara hau egiten, erreferenteak izanik. Gainera Surfing Euskadiko bazkideak gara.
Eskeintza desberdinak ditugu, euretako bat Karraspion kokatzen den gure Surf Eskola izanik. Klase pertsonalizatuak eskeintzen ditugu, eta baita ere taldekakoak (gehienez 6 ikasleko kopurua) horrela ikaskuntza zihurtatuz.
Aste osoko ikastaroa: Astelehenetik ostiralera. Egunean ordu bat eta erdi.
Asteburuko ikastaroa: Zapatuan eta igandean egun bakoitzean ordu bat eta erdi.
Ikastaro solteak: Ikastaro indibidualak edo taldekakoak (behar izanaren arabera).
Honez gain, materiala alokatzeko aukera ematen dugu, edo Karraspio hondartzan kokatutako gure instalazioak erabiltzeko aukera, Surfeko egun zoragarri batetaz goza dezazuen erosotasun guztiekin.